Txoixo kaleko festak ospatuko dituzte larunbatean Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 6a, 17:04

Hirugarrenez ospatuko dituzte larunbatean Azkoitiko Txoixo kaleko festak, baina tabernariek aurreratu dutenez,  aurtengoan murrizketa handiak izango dira egitarauan. Jaiak iragartzeko kaleratu duten kartelean Txoixo kaleko tabernariek adierazi dutenez, kalean kontzertuak eta beste hainbat ekintza antolatzeko Azkoitiko Udalak herriko tabernariei jarri dizkien "oztopoak" medio, aurten Txoixo kaleko festetako ekintzak taberna barruan egingo dituzte. "Ostiraleko erromeria, trikitilariak eta igandeko txuleta pintxo parrillada bertan behera geratuko dira". Hona hemen larunbateko egitaraua: -22:00-06:30: Txalintxon Kanutto eta Ugutz DJak izango dira. -23:30: Zurt eta Latz tabernetan 80 eta 90eko hamarkadetako musika izango da entzungai, goizaldera arte.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide