Sergio Barquero eta Josu Juaristi, Txerloian. (Anaitasuna)
Sergio Barquero Miguel (Lasarte-Oria, 1995) Azkoitiko Anaitasunaren gizonen lehen taldeak 2017-18 denboraldirako egin duen bosgarren fitxaketa da. Tolosa taldean aritu da orain arte, eta erdiko eskuin atzelari postuan jokatzen du.
Atzo arratsaldean aurkeztu zuen Josu Juaristi kirol arduradunak Barquero Txerloia futbol zelaian. Ostadar taldean egin du orain arteko futbol ibilbide nagusia, baina joan den denboraldian Tolosa taldearekin Hirugarren Mailan aritu zen atzelaria.