Azkoitiko Anaitasuna futbol klubak Gorrixen Egune ospatu zuen atzo. Joseba jatetxean egin zuten bazkariaren ostean, urtero bezala, denboraldian zehar gol gehien sartu duen jokalaria eta gehien nabarmendu direnak saritu zituen klubak. Horrez gain, bestelako sari bereziak ere izan ziren. Irribarre eta malko artean agurtu zuten gorrixek denboraldia. Hona hemen 2016-2017 denboraldiko sarituak:
Gipuzkoako Ohorezko Maila:
Goleatzaileaak: Iñigo Arzalluz, Ander Arabaolaza, Mikel Arzalluz
Gehien nabarmendu dena: Mikel Arzalluz
Senior neskak:
Goleatzailea: Maider Badiola
Gehien nabarmendu dena: Maider Badiola
Ohorezko Jubenilak:
Goleatzailea: Julen Aramendi
Gehien nabarmendu dena: Xabier Azkoitia
1go Jubenilak:
Goleatzailea: Gorka Larrañaga
Gehien nabarmendu dena: Jon Izagirre
Ohorezko Kadete mutilak:
Goleatzailea: Jokin Errazu
Gehien nabarmendu dena: Aimar Guembe
Ohorezko Kadete neskak:
Goleatzailea: Maria Juaristi
Gehien nabarmendu dena: Zihara Gabilondo
1go Kadeteak:
Goleatzailea: Unai Sarriegi eta Julen Larrañaga
Gehien nabarmendu dena: Karlos Juaristi
1go Infantil A:
Goleatzailea: Eritz Jacinto
Gehien nabarmendu dena: Javier Lete
Infantil Txiki:
Goleatzailea: Unai Azkune
Gehien nabarmendu dena: Beñat Garmendia
1go Infantil B:
Goleatzailea: Iker Fernandez eta Aitor Mendizabal
Gehien nabarmendu dena: Alex Olazabal
Infantil neskak:
Goleatzailea: Oihana Goenaga
Gehien nabarmendu dena: Ane Errazu
Alebin Errendimendua:
Goleatzailea: Oihan Etxaniz
Gehien nabarmendu dena: Ekai Sudupe
Alebin Partehartzailea:
Goleatzailea: Oier Astigarraga
Gehien nabarmendu dena: Joritz Arozena
Hona hemen atzo hartutako irudi batzuekin osatutako bilduma:
(Argazkiak: Anaitasuna)
[flickr_set id="72157683642951960"]
Ikusi argazki gehiago lotura
honetan.