Uztaileko eta abuztuko egun banatan kontzertuak antolatzea baimendu du Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko uzt. 1a, 14:22

Willis Drummond. (Bide Huts) Zortzi hilabeteren ostean, Azkoitiko Udalak baimena eman die herriko tabernariei uztaileko eta abuztuko larunbat banatan kontzertuak antolatzeko, herriko plazan. Um Blem Ble herriko tabernarien elkarteak antolatuta, uztailaren 15ean En Tol Sarmiento eta Puraposse taldeen kontzertuak izango dira, eta abuztuaren 12an, Willis Drummond eta oraindik zehaztu gabeko beste talde bat ariko dira, leku berean. Um Blem Ble elkarteak jakinarazi duenez, oraingoz bi egun horietarako soilik lortu dute kontzertuak antolatzeko baimena, eta aurrera begira ikusi egin beharko da zer gertatzen den. Bestalde, abuztuaren 16an, Andramari jaietan, Hesian eta Passepartout taldeek joko dute, udalak antolatuta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide