Julen Iriarte eta Josu Juaristi, gaur goizean, Txerloian. (Anaitasuna)
Julen Iriarte Villanueva (Azkoitia, 1991) Azkoitiko Anaitasuna futbol klubeko gizonen lehen taldeak 2017-18 denboraldirako egin duen laugarren fitxaketa da. Zamudion aritu ostean, berriz ere etxera itzuliko da aurrelaria.
Josu Juaristi kirol arduradunak gaur goizean aurkeztu du Julen Iriarte Txerloian. Futbolean Anaitasunan hasi ostean, Eibarrerako bidea hartu zuen aurrelariak, eta harrezkero, Laudio, Logroñes, Mallorca B, Real Union eta Zamudio bezalako taldeetan aritu da aurrelari azkoitiarra. Ibilbide luze horren ostean, berriz ere etxera itzultzeko erabakia hartu du Iriartek. Aurreko lerroa "indartu" du Anaitasunak Iriarteren fitxaketarekin.