(Argazkia: Anaitasuna)
Azkoitiko Anaitasuna futbol klubaren Zuzendaritza Batzordeak denboraldi amaierako batzar orokorra egingo du bihar, ostirala, 19:00etan hasita, Elkargunean. Bertan, besteak beste, denboraldiko laburpena egingo du Zuzendaritza Batzordeak. Lehenik, ekonomiaren ikuspuntutik, antolakuntza aldetik eta kirol arloari erreparatuta errepaso bat egingo dute. Ondoren, 2017-18 denboraldirako helburuak eta ikuspegi orokorrak azalduko ditu zuzendaritzak. Bazkideak, bazkide ez direnak, eta jokalariak gonbidatu ditu klubak batzar orokorrean parte hartzera.