Gorrixen Egune ospatuko du Azkoitiko Anaitasuna futbol klubak larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Anaitasunako jokalari ohien omenezko meza izango da 12:00etan, Urrategiko ermitan. 14:30etarako Anaitasunako talde guztiak Joseba Jatetxera joango dira bazkaltzera, eta, ondoren, sari banaketa egingo dute.

(Argazkia: Anaitasuna) 2016-17 denboraldia agurtuko du Azkoitiko Anaitasuna futbol klubak larunbatean, Gorrixen Egune ospatuta. Urteroko egitaraua izango du aurtengo egunak. Lehenik, Anaitasunako jokalari ohien omenezko meza izango da 12:00etan, Urrategiko ermitan. Bertan, Ohorezko Mailako txapeldunek garaikurra eskainiko dute. 14:30etarako Anaitasunako talde guztiak Joseba Jatetxera joango dira bazkaltzera, eta, bazkalostean, denboraldian zehar talde bakoitzean gol gehien sartu duen jokalaria eta gehien nabarmendu dena sarituko ditu klubak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide