Andramarietarako herritarren eta elkarteen ekarpenak jasoko ditu Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gero eta gutxiago falta da aurtengo Azkoitiko Andramari jaietarako, eta udaleko Festa Batzordea lanean ari da egitaraua lotzeko. Horren harira, udalak herritarrei eta elkarteei aukera emango die festetarako proposamenak aurkezteko. Herritarrek zein elkarteek iradokizunak egin ditzakete datozen bi asteetan, kultu@azkoitia.eus helbidera idatzita edo 943-85 71 70 telefonora deituta. Uztailaren 11n itxiko da horretarako epea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide