Aritz Sudupe atezain azkoitiarra fitxatu du Realak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Orain arte Azkoitiko Anaitasunan aritu da, errendimenduko alebinetan.

(Argazkia: Anaitasuna) Aritz Sudupe (Azkoitia, 2005) atezaina Realak fitxatu du. Orain arte Azkoitiko Anaitasunan aritu da, errendimenduko alebinetan. Realak joan den astean jakinarazi zion Anaitasunari talde txuri-urdinak hartutako erabakia, eta gurasoekin erabaki ondoren, Sudupe Realarekin arituko da aurrerantzean. Ekainaren 17-18ko asteburuan Logroñon izan zen azkoitiarra Realarekin XIII. San Bernabe txapelketa jokatzen. Anaitasunarekin ere denboraldi ona egin du atezainak, txapelketan, azken urteetan ez bezala, azken faseraino iritsi baita taldea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide