Azkoitiko Floreaga ikastetxeko kideak Arantzazura oinez joan ziren larunbatean. DBH-4ko ikaslez, irakaslez eta gurasoz osaturiko 44 laguneko taldea joan zen, 06:ooetan Floreagatik abiatuta, eta 15:30 aldera iritsi ziren Arantzazura. Orain bost urte hasi egin zuten lehen ibilaldia, eta ohitura bihurtzen ari da.
Honako ibilbidea egin zuten: Azkoititik Aizpurutxora eta Zumarragara joan ziren, bidegorria jarraituz Legazpira, handik Barrendiola urtegira, minetako bidetik Biozkorniako leporaino eta handik behera Arantzazura.
Arantzazuko Ama Birjinaren irudia oso gertutik ikusi zuten, eta anaia Antonioren azalpenak jarraitu zituzten. Handik etxera autobusean itzuli ziren, egun "bikaina" igaro ondoren. Antolatzaileen arabera, eguraldi egokia izan zuten, freskoa.
Hona hemen ibilaldian hartutako irudiak:
(Argazkiak: Floreaga Ikastetxea)
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide