Errenteriak irabazi du XXXV. Azkoitiko Hiria Xake Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 26a, 11:38

Errenteriako Fomento Cultural taldea nagusitu zen 61 punturekin. Zazpi puntuko aldearekin irabazi zuen txapelketa Errenteriako taldeak; izan ere, Easo taldea izan zen bigarren 54 punturekin, eta Barakaldo hirugarren 53,5 puntu bilduta.

Atzo, igandea, jokatu zuten Kontzejupean XXXV. Azkoitiko Hiria Xake Txapelketa eta VI. Joxe Azkueren oroimenezko saria, eta Errenteriako Fomento Cultural taldea nagusitu zen 61 punturekin. Zazpi puntuko aldearekin irabazi zuen txapelketa Errenteriako taldeak; izan ere, Easo taldea izan zen bigarren 54 punturekin, eta Barakaldo hirugarren 53,5 puntu bilduta. Azkoitiko A xake taldea seigarren izan zen 48,5 puntu lortuta, eta B taldea hamabigarren 24,5 punturekin. Hemezortzi taldek parte hartu zuten txapelketan, eta Jose Luis Fernandez Anaitasuna xake taldeko lehendakariaren arabera, "gogorrak eta neketsuak" izan ziren errondak. Hala ere, Fernandezek azaldu du txapelketa "arrakastatsua" izan zela.
Txapelketaren bukaeran Joxe Azkue zenari omenaldia egin zioten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide