ARGAZKI BILDUMA: Suak eta dantzak hartu dute Azkoitia San Joan bezperan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 24a, 09:52

Alai Batza aisialdi elkarteak piztu zuen sua Balda plazan. Ondoren, Sahatsa dantza taldeak hainbat pieza eskaini zituen.

Ederki argitu zen atzo Azkoitiko Balda plaza. 22:00etan hasita, bertan egin zituzte San Joan bezperako ekitaldiak. Kolore gorriak hartu zuen gunea; izan ere, Alai Batza aisialdi elkarteak izan zuen sua pizteko ohorea, eta talde guztia kamiseta gorriarekin joan zen ekitaldira. Haien ordezkari  Igor Ignaciok, Iosu Irizarrek eta Amaia Arteagak piztu zuten sua, Javier Zubizarreta alkatearekin eta Sonia Vazquez Kultura zinegotziarekin batera.
Festari hasiera emateko, Azkoitiko Musika Bandak, Iraurgi abesbatzak eta parrokiko abesbatzak Azkoitia abestia interpretatu zuten. Sua baretu zenean, berriz, Sahatsa dantza taldeak hainbat pieza eskaini zituen: San Joan zortzikoa, Agurra eta fandangoa. Bukatzeko, Bizkargi musika eta dantza eskolak antolatuta, Zatoz dantzara, Balda Plazara erromeria izan zen, Aitor Sorazuren gidaritzapean. Hona hemen ekitaldiko irudi batzuk: [flickr_set id="72157682359795202"]    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide