Azkoitiko Musika Bandak kontzertua emango du bihar, Plaza Berrian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 23a, 13:31

19:00etan hasiko da emanaldia. Eguraldi txarra egiten badu, Kontzejupean izango da.

Bihar, larunbata, Azkoitiko Musika Bandak kontzertua emango du, 19:00etan hasita. Plaza Berrian izango da emanaldia, baina eguraldi txarra egiten badu, Kontzejupean izango da. Julen Etxaniz ariko da aurkezle eta abeslari lanetan, eta bertan izango dira Born To Dance dantzariak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide