Guztira, 591 lagunek erantzun diote Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak etxeetan banatutako inkestari. Ekimenaren helburua da Azkoitia gero eta herri lagunkoiagoa izatea adineko pertsonentzat, egokituagoa, beren eguneroko bizitzan ahalik eta autonomia eta bizitza kalitate handienaz gozatzeko.
Azkoitia Lagunkoiak orain datuak aztertu eta ondorioak aterako ditu. Emaitzak aztertu eta uda ostean aurkeztuko ditu azterturiko zortzi arloetan antzemandako gabeziak edo indarguneak. Irisgarritasunaz, komunikazioaz, aisiaz, etxebizitzaz eta beste hainbat gaitaz galdetu zaie herritarrei.
Zozketako zenbaki saritua: 0723
Inkestan parte hartu dutenen artean Herrixen merkatari elkarteko saltokietan gastatzeko 350 euroko bonoa zozketatu dute. Azkoitia Lagunkoiaren talde eragileak atzo egin zuen hileroko bilera, eta bertan egin zuten zozketa. Zenbaki saritua 0723 da. Zenbaki horren jabea udaleko Arreta Zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan, 943-08 00 80 telefonora deituta edo
idaz@azkoitia.eus-era idatzita.