Azkoitiko Hiria Xake Txapelketa jokatuko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 23a, 12:00

Iazko Azkoitiko Hiria Xake Txapelketako irudia. (Anaitasuna Kakute Xake Taldea) XXXV. Azkoitiko Hiria Xake Txapelketa jokatuko dute igandean, kontzejupean. 10:00etan hasiko dute txapelketa, eta taldeka bost minutuko hainbat partida jokatuko dituzte. Inguruko hainbat herritako partaideak joango dira Azkoitira. Txapelketarekin batera, eguerdi aldean, Joxe Azkue zena omentzen dute urtero, eta seigarren aldia izango da aurten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide