Azkoitiko Floreaga Ikastetxeak Consumopolis lehiaketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 23a, 11:10

Urte asko daramatza Azkoitiko Floreaga ikastetxeak kontsumo arduratsua sustatu nahi duen Consumopolis lehiaketan parte hartzen, eta oso emaitza onak lortu izan ditu. Aurten bederatzigarren aldiz irabazi dute Euskadiko Txapelketa LHko hirugarren zikloan. Horrez gain, bigarren. eta hirugarren sariak ere beraiek eskuratu dituzte. Bestalde, DHBko lehen zikloan ere talde batzuek parte hartu dute, eta horietako batek hirugarren saria eskuratu du. Aurten, hiru arlo hauei buruzko hausnarketa egin behar izan dute:
  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT): Gure erabilera arduratsua al da?
  • Merkataritza elektronikoa: Segurua al da?
  • Online jokoak: Ba al dago aisialdirako beste alternatibarik?
Consumopolis lehiaketak arlo ezberdin asko lantzeko aukera ematen du:
  • Kontsumo arduratsuaren garrantziaz jabetzeko aukera ematen die ikasleei galdera eta joku ezberdinen bidez.
  • Online burutzen denez, IKTak lantzeko aukera bikaina eskaintzen du (aurten, adibidez, BLOG bat egitea zen eskatzen zitzaien lana).
  • Taldeka egin behar denez, talde lana sustatzen du, taldearentzat onak diren estrategiak bilatzen laguntzen die.
  • Sormena sustatzen du: testuak idatzi, bertsoak sortu, esloganak asmatu edota marrazkiak eginez…
Hona hemen ikasle irabazleen argazki batzuk: (Argazkiak: Floreaga Ikastetxea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide