Aitor Diez eta Josu Juaristi kirol arduraduna, Txerloian. (Anaitasuna)
Azkoitiko Anaitasuna futbol klubeko gizonen lehen taldeak 2017-18 denboraldirako hirugarren fitxaketa egin du: Aitor Diez Lete (Azkoitia, 1998). Eskuin hegaleko atzelaria da Diez. Josu Juaristi kirol arduradunak atzo arratsaldean aurkeztu zuen jokalaria Txerloian. Alebin eta infantil mailak Anaitasunan egin zituen. Ondoren, Realera joateko deia jaso zuen atzelariak, eta kadete mailako bi urteak eta jubenil mailako hirurak talde txuri-urdinean egin ditu. Bost urtez han aritu ostean, berriz ere etxera itzuli da Diez.