Azkoitian pil-pilean dugu zaborraren bilketaren inguruko bideoa. Azkoitia Zero Zabor taldean bi urte daramatzagu EAJren udalak zaborren inguruan hitz eman zigun kanpainen eta sistemaren hobekuntzen zain.
Bermatuta zeuden emaitzak (%70eko bereizte tasa, eta abar) mantendu eta hobetuko zituen sistemen estudioa egiteko asmoak azaldu zizkiguten, beraien lanerako asmoari gure onarpena eman eta gero, gaur arte denbora eman eta gero, lan gutxi ikusi dugu udal gobernuaren aldetik, sistema libre eta arduragabea aurrera bultzatzea eta emaitza onak ematen zituen sistema mistoa kentzeaz aparte.
Aurreko astean ikusi genuen lehenengo aldiz beraien super kanpaina hainbeste zain egon eta gero: panfleto batzuk banatu eta kalean kaxa ikusgarri batzuk jarri dituzte. Baina hori nahikoa al da bi urtetan gaia isilean eduki eta aurrera pauso gutxi eman direnean? Zeintzuk dira bi urte hauetako emaitzak, ehunekoak, arazoak, irtenbideak? Eta orain ikusten dugu arazoen aurrean hartu duten irtenbiderik onena dena batera jasotzea izan dela! Benetan ari al gara?
Herriak honen aurrean ez al du azalpen sakona eta benetakoa merezi? Zergatik ondo egiten duten milaka herritarrek ez dute hau baino gehiago merezi? Eta zergatik denon arazoa den gai batek ez du benetako lana merezi? Zergatik ondo egiten ez dutenek ez daukate ordaindu beharrik?
Ez al du herriak hau baino gehiago merezi? Zero Zabor taldetik oso nahigabetuta sentitzen gara hau ikusi eta gero. Orain dela bi urte, udalarekin bilerak egin eta gero, denbora ematea erabaki genuen erakutsi zizkiguten asmoak plazaratzeko aukera emanda. Eta bi urteren ondoren hau dugu ordainetan.
Non daude udalak hitz eman zizkigun zaborren sistemaren inguruko hausnarketa, hobekuntza eta kanpaina zoragarri eta indartsu haiek denak? Bi urteren ondoren honekin egin behar dugu topo? Herriak ez al du azalpenik merezi? Eta ez digute material desegokien inguruko azalpen ziztrin horiek balio. Non daude material desegokien aurkako konponbideak? Hau al da erantzuna? Dena batera zabortegi berri horretara (Mutiloara) eraman eta ondoren erraustegi polit bat egin dena batera bertara eramaten jarraitzeko? Non dago birziklapenaren eta ingurugiroaren aldeko apustua? Herritarrei irudi polit bat adierazi eta atzetik kontrako guztia egin? Zein da birziklatzearen alde apustu eta lan egin beharrean dena batera jasotzearen arrazoia?
Azken aldian pasatzen ari zenaren inguruan, datu zein informazio guztiak aztertzen ari ginen azkoitiarrei gure azalpenak emateko asmoz. Adierazi nahi dugu laster izango direla azalpen horiek.