Gurutz Garmendia (Maxixatzen.eus)
Sustraiak Bizirik kultur elkarteak antolatutako mitologiaren eta sinesmen zaharren inguruko Azkoitiko hitzaldi zikloa ostiralean, ekainak 23, amaituko da. Gurutz Garmendia ariko da hizlari,
Euskal sinesmen zaharrak, Mari eta gizarte antolaketa izenburupean, 19:00etan hasita, Azkoitiko Elkargunean.
Hitzaldia Mariren irudian oinarrituko da.
Zein da? Eta zerekin lotzen da? galderei erantzunda, Mariren osotasuna aztertuko da. Abiapuntu horretatik, sinesmen horiek gizarte antolaketan nola eragin zuten ere landuko da. Auzolana, batzarrak, herri lurrak eta tokiko burujabetasuna sinesmen horiekin lotzen dituen lan ildoa jorratuko da, eta hori guztia zuhaitz ereduaren bidez aurkeztuko da. "Jatorriak gure lehena baitira, enborra gure gaur eguna eta adarrak gure etorkizuna", azaldu dute antolatzaileek.