Eneko Aizpuru, Ibon Orbea, Joxepe Santizo eta Jokin Landa, atzoko aurkezpenean. (Anaitasuna)
Joxepe Santizo Urreti izango da Azkoitiko Anaitasuna futbol klubeko senior nesken entrenatzailea 2017-18 denboraldian. Senior nesken arduraz gain, aurreneko infantil taldea ere zuzenduko du ondarrutarrak.
Joxepe Santizo entrenatzailearen laguntzaileak Jokin Landa eta Eneko Aizpuru izango dira. Atzo arratsaldean San Juan futbol zelaian aurkeztu zituen hirurak Ibon Orbea nesken kirol arduradunak. Joan den denboraldian aurreneko infantil B mutilen taldean aritu dira hiru entrenatzaileak. Santizok infantil mailako taldearen ardura ere izango du hurrengo denboraldian. Unai Juaristi azkoitiarra izango du infantil mailako mutilen taldean laguntzaile entrenatzaile ondarrutarrak.