Sua piztu da bart Azkoitiko Elosua auzoko biltegi batean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 16a, 12:52

Suhiltzaileak bertaratu ziren sutearen tokira, baina biltegia guztiz erre da. Biltegian txondor batetik ateratako ikatza zuten gordeta, eta ia guztia erre zaie.

Gauez txondorra zaitzen aritu dira auzotarrak. (IƱigo Zubeldia) SOS Deiakek jakinarazi duenez, sua piztu zen bart gauean Azkoitiko Elosua auzoko biltegi batean. Suhiltzaileak bertaratu ziren sutearen tokira, baina biltegia guztiz erre da. Biltegian txondor batetik ateratako ikatza zuten gordeta; hain zuzen ere, 10.000 kilo ikatz inguru. Sutearen ondorioz, 1.000 kilo ikatz ingururekin gelditu dira auzotarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide