Andramarietako Film Laburren Lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 15a, 10:57

Ekainaren 30era bitartean eman daiteke izena. Lanak aurkezteko azken eguna, berriz, abuztuaren 7a izango da.

Azkoitiko Andramarietako VII. Film Laburren Lehiaketan izena eman daiteke gaurtik ekainaren 30era bitartean. Lanak aurkezteko azken eguna, berriz, abuztuaren 7a izango da. Aurtengo ediziorako honako gai hau proposatu dute: Parodiak. Lanek 4-8 minutu arteko iraupena izan beharko dute, eta formatu digitalean entregatu beharko dira. Bi sari banatuko dituzte: irabazleak 250 euro eta oroigarria jasoko ditu; ikuslegoaren saria bereganatzen duenak, berriz, 150 euro eta oroigarria. Hona hemen lehiaketaren oinarriak: 1.- Gaia: Parodiak. 2.- Lanen iraupena: 4-8 minutu arteko iraupena izan beharko dute eta formatu digitalean egon beharko dute; DVD, CD edo edozein ordenagailu arruntek irakurriko duen formatuan. 3.- Hizkuntza: euskara. 4.- 16 urtetik gorakoek har dezake parte. 5.- Lanek originalak eta inon saritu gabekoak izan beharko dute. 6.- Izen emateko epea: ekainaren 15etik 30era. Lanak aurkezteko azken eguna: abuztuak 7. 7.- Lanak aurkezteko tokia: Azkoitiko Udaletxeko kultura saila. 8.- Sariak: -Lehenengo saria: 250 euro eta oroigarria. -Ikuslearen saria: 150 euro eta oroigarria. 9.- 4 laburmetrai baino gutxiago aurkezten badira ez da lehiaketarik izango. Gutxieneko kalitatea bermatzen duten guztiek 125 euroko dieta izango dute, gehienez 8 laburmetraik jasoko dute dieta hori. 10.- Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasuna errespetatzen ez dituzten lanak ez dira onartuko. 11.- Film laburren proiekzioa, abuztuaren 15ean, 22:30ean, herriko plazan, egingo da. Lehenengo saria epaimahaiak erabakiko du eta bigarrena, herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide