Sustraiak Bizirik kultur elkarteak antolatu duen
hitzaldi zikloaren barruan,
Euskal Pentsamendu Indigena hitzaldia eskainiko du Aitor Puy Arrietak ostiralean. Azkoitiko Elkargunean izango da saioa, 19:00etan hasita.
Lehenik eta behin, kultura zer den azalduko du hizlariak, Alfred Kroeber antropologoaren
hausnarketak abiapuntutzat hartuta, eta, ondoren, bi kultura jarriko ditu aurrez aurre: indigenena, batetik; eta "zibilizatuena", bestetik. Puy Arrietak azaldu duenez, gaur egungo pentsamendu "zibilizatua" zertan datzan azaltzen saiatuko da, baita arrazionalismoak eta kristautasunak zer nolako eragina duten ere. Indigenen mundu ikuskeran mitoek eta erritoek duten garrantziaz ere hitz egingo du, baita euskal indigenen pentsamenduaz ere, Joxe Migel Barandiaranek bildurako hainbat kontakizun aipatuz. Horrez gain, zientzia eta mitoak aurrez aurre jarriko ditu.