Anaitasuna Mendi Bazkunak eskalada irteera antolatu du iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 14a, 16:44

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak eskalada irteera antolatu du iganderako. Izarraizko harrobira joango dira, 09:00etan Aizkibel liburutegitik abiatuta. Antolatzaileek adierazi dutenez, 18 urtetik beherakoek arduradun batekin joan beharko dute. Federatuta egotea gomendatu dute, eta, azaldu dutenez, Anaitasuna Mendi Bazkuna eta begiraleak ez dira ezeren erantzule egingo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide