Ander Moya futbolaria eta Josu Juaristi Anaitasunako futbol zuzendaria atzo Txerloian. (Anaitasuna)
Atzo aurkeztu zuen Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeak datorren denboraldirako egin duen bigarren fitxaketa: Ander Moya (Durango, 1997). Ezker hegaleko atzelaria da, eta Durangoko Cultural taldean egin du infantiletatik jubeniletara arteko ibilbidea. Jubeniletako azken bi urteak Eibarren egin zituen, Ohorezko Jubenil Mailan. Bukatu berri den denboraldia, berriz, Azpeitiko Lagun Onaken aritu da. Kadeteetan eta jubeniletan euskal selekzioan aritutakoa da Moya.
Joan den astean jakinarazi zuen Anaitasunak lehen fitxaketa; hain zuzen ere,
Mikel Arruti (Orio, 1991) atezaina.
Espainiako Hirugarren Mailan ariko da Anaitasunaren lehen taldea datorren urtean. Datorren denboraldian Igor Quindosek segituko du Anaitasunaren lehen taldeko entrenatzaile lanetan, eta
Urola Kostako Hitzak elkarrizketa egin zion hari asteartean.