Zenbait adin txikikok sare sozialen bidez jaso dituzten erasoak salatu ditu Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Adin txikiko neska batzuek sare sozialen bidez jasotako "mezu iraingarriak eta mehatxuak" salatu ditu Azkoitiko Udalak. Udalaren arabera, "onartezina da anonimotasunak ematen duen babespean horrelako erasoak gertatzea". Halaber, udalak elkartasuna adierazi die adin txikiko emakumeei eta haien familiei, eta "laguntzeko prestutasun osoa" agertu du, eskuragarri dituzten udal baliabideak eskainiz. Sare sozialen bidez hitzezko erasoak edo mehatxuak jasanez gero, salaketa jartzera animatu ditu udalak  herritarrak, eta udal zerbitzuak jarri ditu haien eskura.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide