(Argazkia: Txerloia Tenis Kluba)
Tenis Eskolako denboraldiari bukaera emateko aste osoan jokatu dituzte Grand Slam txapelketako partidak Azkoitiko Txerloian, eta atzo, zapatua, txikienen txanda izan zen. Goizeko 10:00etan hasita, 75 haur aritu ziren partidak jokatzen Txerloiko pistetan.
Denera, 132 haur eta gazte aritu dira aste honetan Txerloian partidak jokatzen. Datorren denboraldia irailaren 18an hasiko dute.
Ikusi txapelketako sarituen irudiak
Maxixatzen.eus atarian.