Gaztedi Taldeak Xake Txapelketaren finalak jokatu dituzte gaur Azkoitiko Gurea pilotalekuan, Gipuzkoako Xake Federakuntzak eta Anaitasuna Kakute xake taldek antolatuta. Guztira, 24 taldek eta 150 lagunek baino gehiagok parte hartu dute, bi taldetan banatuta: handiak (2000. eta 2004. urteen artean jaiotakoak) eta txikiak (2005. urtetik 2006. urtera jaioatakoak). Talde bakoitza lau eta sei jokalarien artean osatu dute.
Handien mailan, Gros A taldeak irabazi du txapelketa, Hondarribi-Marlaxkari aurre hartuta. Txikien mailan, berriz, Gros 1 nagusitu da, eta Gros 2 sailkatu da bigarren.
Hona hemen Gurea pilotalekuan hartutako irudiak:
(Argazkiak: Anaitasuna Kakute xake taldea)