Herriko pilotari ohiak omenduz hasi dute Azkoitiko III. Pelotai Eune

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 10a, 12:41

Pilotak garai batean herrian zuen indarra berreskuratzea da egunaren asmoa. Pilotaren bueltan, hainbat ekitaldi izango dira egun osoan zehar.

Jokin Errasti pilotari oiharen sakearekin hasi da Azkoitiko III. Pelotai Eune. Pilotak garai batean herrian izan zuen indarra kontuan hartuta, afizio horri bultzada ematea da egunaren asmoa. Hori oinarri hartuta,  egun osoko egitaraua antolatu dute, eta herria jai giroan sartzeko, praka zuriak eta kamiseta gorria nahiz urdina jantzita ateratzeko dei egin diete herritarrei antolatzaileek. 11:00etan bildu dira herriko pilotariak Balda plazan, eta kalejira egin dute Kontzejuperaino, Azkoitiko eta Debako txistulariek lagunduta. Han Azkoitiko pilotari ohiei omenaldia egin diete bertsoak kantatuta eta aurreskua eginda. Segidan, Jokin Errastik pilotakada bota du, eta maiatzean hasitako txapelketarekin jarraitu dute: final laurdenetako lehen partida Zabalek eta Agirre I.ak Egurrolaren eta Zapirainen kontra jokatu dute. Txosna, haurrentzako txokoa.... jarri dituzte plazan, pilota bezain egun borobila izan dadin gaurkoa. Hona hemen ondorengo ekitaldien zerrenda: 12:30. Goi mailako partida: Juaristi eta Errasti bikotea Apezetxearen eta Saralegiren kontra. 13:30. Pelotai Euneko txapelketaren barruan, final laurdenetako bigarren partida jokatuko dute Pepo eta Txanton bikoteak Jokinen eta Julenen aurka. 14:00. Juan Bautistaren hitzaldia eta Azkoitiko pilotaren historia ardatz duen dokumentalaren aurkezpena, Torre Zurin. 14:30. Bazkaria, Josebanean. 17:00. Txapelketaren jarraipena: final laurdenetako hirugarren (Iriarte eta Cuevas bikotea Ugaitzen eta Torriaren aurka) eta laugarren (Korta II.a eta Andueza Aldalurren eta Ispizuren kontra) partidak jokatuko dira. Final laurdenetako irabazleek final erdiak jokatuko dituzte. 19:00. Goi mailako partida: Peru Labaka eta Eneko Labaka bikotea Andreuren eta Goenagaren kontra. 20:00. Pelotai Euneko finala. 20:30. Sari banaketa. Ikusi hemen gaur hartutako irudiak: [flickr_set id="72157684881349405"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide