(Azkoitiko Udala)
Aizkibel liburutegian altzari berriak jarri ditu Azkoitiko Udalak, gunea erabiltzaileentzat "erosoago eta atseginago" bihurtuz. Hirugarren solairuko altzari guztiak aldatu dituzte, aurreko aulkiak eta mahaiak "nahikoa kaltetuak" zeudelako denboran zehar emandako erabilerarengatik. Bigarren solairuan, berriz, aulkiak aldatu dituzte. Aurretik, hormetako pitzadurak konpondu eta pintaketa lanak egin zituen udalak liburutegian.