Igor Quindosek Anaitasunako entrenatzaile izaten jarraituko du hurrengo denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 7a, 10:31

Urdapilleta eta Quindos, atzo, kontratua berritzen. (Anaitasuna Futbol Taldea) Azkoitiko Anaitasuna Futbol Taldeak jakinarazi duenez, akordio batera iritsi dira Igor Quindosekin, eta 2018ko uztailera arte luzatu dute kontratua. Hori hala, beste urtebetez Anaitasunako gizonezkoen talde nagusiko entrenatzailea izango da Quindos. Anaitasunaren arabera, klubak eta entrenatzaileak erakutsitako "prestutasunaren ondorioz" berritu dute kontratua. Atzo sinatu zuten kontratua Pedro Urdapilleta Anaitasunako lehendakariak eta antrenatzaileak, Txerloiako bulegoetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide