EH Bilduko Nazioarteko zuzendari izateko hautagaia da Josu Juaristi

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 6a, 15:26

Josu Juaristi. (EITB) Prozesu eratzailea egiten ari da EH Bildu, eta gaur aurkeztu dituzte Mahai Politikorako, herrialdeko karguetarako eta idazkaritzarako hautagaiak. Zerrenda bakarra aurkeztu da —hilaren 9an bukatuko da idazkaritzarako zerrendak aurkezteko epea–. EH Bilduk koalizioaren zuzendaritza berrirako Josu Juaristi europarlamentari azkoitiarra proposatu du, Nazioarteko zuzendari kargurako. EH Bilduk ekainaren 17an egingo du zuzendaritza berritzeko kongresua, Bilbon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide