Urteurrenerako prestatu duten kartela. (Matadero Ekintzak)
Aurten, 21. urteurrena ospatuko du Azkoitiko Matadeixek, eta, hori dela eta, hainbat jarduera antolatu ditu Matadero Ekintzak taldeak. Bihar hasiko dira ospakizun ekitaldiak,
Haragia zinema zikloaren barruan eskainiko duten emanaldiarekin. Larunbatean, berriz, Empty Files eta II (Krisgm) taldeen kontzertuak izango dira. Uztailaren 1ean amaituko dira ospakizunak, egun osorako prestatu duten egitarauarekin.
Hona hemen egitaraua, osorik:
-Ekainak 7, 14, 16, 21, 28 (21:30).
Izu zinezkoak:
Haragia zinema zikloa.
-Ekainak 10 (22:30).
Kontzertuak: Empty Files eta II (Krisgm).
-Ekainak 13 (21:30).
Kontzertuak: Nibul eta zOH.
-Ekainak 23 (22:00).
Sua eta patata.
-Uztailak 1.
12:00. Bizi poteoa.
14:30. Bazkaria.
17:30. Serigrafia saioa.
22:30. Kontzertua: Trilitrate.
Ondoren. V. Gau Beltza.