Josu Juaristi da Anaitasunako kirol arduradun berria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 6a, 12:09

Josu Juaristi. (Argazkia: Anaitasuna) Azkoitiko Anaitasuna futbol kluba dagoeneko datorren denboraldia prestatzen ari da. Bide horretan, Josu Juaristi izango da 2017-2018 denboraldirako klubak hautatu duen kirol arduraduna. Beraz, Igor Quindosek betetzen zuen funtzioa Juaristik beteko du aurrerantzean. Kadete mailatik Espainiako Hirugarren Mailara arteko kirol ardura izango da Juaristi. Bera arduratuko da datorren denboraldian kadete mailatik gorako talde guztien kudeaketaz. Kadete mailatik beherako taldeen arduran ez da aldaketarik izango: Iraitz Kortak jarraituko du infantil eta kimu mailako taldeak kudeatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide