(Maxixatzen.eus)
Bart gauean Azkoitiko Batzokian egin dituzten
pintadak "irmoki gaitzetsi" ditu Azkoitiko EAJk. Horrez gain, haren egileei "gauza bat argi" utzi nahi izan die alderdiak: "Gizabanako bakoitzaren askatasuna errespetatzen ez duen borroka inoiz ez dela borroka zintzoa. Eta injustizia ororen txapelpean ezkutatu nahi izan arren –Lemoiz, Leizarango autobidea, AHT, erraustegia edo Errekaleor–, desberdin pentsatzen duenaren izena zikinduz eta bere kontrako erasoak justifikatzea bilatuz, honen suntsiketa helburu duenak izen bakarra duela: faszismoa. Hori da zuen klaseen arteko borroka: errespetuzkoen eta intoleranteen arteko borroka. Zuek, tamalez, bigarrengoen artean zaudete".
Horrekin batera, eskerrak eman dizkio Azkoitiko EAJk Azkoitiko Udalari, "lehen orduan narraskeria txukuntzearren". "Hori da errespetuz herria egiten jarraitzea. Guk ere bide horretatik jarraituko dugu, inolako probokazioetan erori gabe".
Azkenik, alderdiak eskerrak eman dizkie "konfiantza" azaltzen dien herritarrei. "Duela 110 urte bezala, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik, Azkoitiko Batzokiak denon etxea izaten jarraituko du".