Ipuin kontaketa saioa izango da larunbatean Aizkibel liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Aizkibel liburutegiak 4 urteko umeentzat ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbaterako. Ana Apikak Koloretakoak saioa eskainiko du 11:00etan hasita Aizkibel liburutegian. Apikak azaldu duenez, "kolore eta zapore guztietako" ipuinak eta istorioak kontatuko ditu, pertsona denak desberdinak direla "argi eta garbi" utzi nahi duelako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide