Xabier Munibe ikastolaren XXVI. Bertso Paper Lehiaketak hainbat sari utzi ditu bailaran

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 31a, 14:56

Guztira, 50 bertso sorta aurkeztu dituzte aurtengo edizioan, DBH1-DBH4 mailetako ikasleek. A mailako sari guztiak Azkoitian gelditu dira, eta B mailan, bi sari eskuratu dituzte eskualdeko bertsolariek.

Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek antolatutako XXVI. Bertso Paper Lehiaketako sari banaketa egin dute eguerdian Baztartxo antzokian, Maddalen Arzallus eta Eneritz Artetxe bertsolariek kantuz gidatuta. Azkoitiko Udalaren eta Erniarraitz bertsozale elkartearen laguntzarekin antolatutako lehiaketara 50 bertso sorta aurkeztu dituzte aurtengo edizioan, eta Agustin Arrietak, Anjel Larrañagak, Jokin Urangak eta Agurtzane Azpeitiak osatutako epaimahaiak ebatzi du zeintzuk diren sarituak. Aurtengo edizioak hainbat sari utzi ditu Urola Kostan. Azpeitiko, Azkoitiko, Zarauzko eta Eskoriatzako gazteek parte hartu dute lehiaketan, eta bi mailatan banatuta aurkeztu dituzte lanak. A mailako  –DBH1 eta DBH2– sari guztiak Azkoitian gelditu dira, eta B mailan –DBH3 eta DBH4–, bi sari eskuratu dituzte eskualdeko bertsolariek. Aner Euzkitze zarauztarrak irabazi du bigarren saria, eta Iker Letamendia azpeitiarrak laugarrena. Azkoitiar batek idatzitako bertsorik onenaren saria, berriz, Julene Iturbe azkoitiarrak eskuratu du. Hona hemen sarituen izenak: A maila: DBH1-DBH2 1. saria. Mundua apurtzen ari gara bertso sorta (Joseba Tena eta Ioritz Legarda-Ereño, Azkoitia). 2. saria. Tolosako mutilak diru bila bertso sorta (Jon Galdona, Itsaso Soraluce eta Salima Laabidi, Azkoitia). 3. saria. Bullyng-a jasaten dut bertso sorta (Nahia Arrizabalaga, Azkoitia). 4. saria. Zentzumenak bertso sorta (Maite Portalo eta Haizea Alberdi, Azkoitia). B maila: DBH3-DBH4 1. saria. Berriz elkartuko gara bertso sorta (Oihana Arana, Eskoriatza). 2. saria. Hezkuntza sistemari eskainiak bertso sorta (Haizea Arana, Eskoriatza). 3. saria. Odola ez da ezer bertso sorta (Aner Euzkitze, Zarautz). 4. saria. Zer du berezi udarak? bertso sorta (Iker Letamendia, Azpeitia). Azkoitiar onenaren saria Azkoitiar batek idatzitako bertsorik onenaren saria Julene Iturbek eskuratu du, Amesgaizto berberean bertso sortagatik. Ikusi hemen ekitaldian hartutako argazkien bilduma: [flickr_set id="72157684492088045"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide