Josu Juaristi: "Europak baino gehiago mugatzen gaituzte Madrilek eta Parisek"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 30a, 18:02

Egungo egoera "beldurgarria" izanik ere, Josu Juaristik uste du Europako ezkerra gai izango dela eskuinari aurre egiteko "alternatiba bat" sortzeko; Greziako "porrotetik" irakaspen garrantzitsuak atera dituztela dio.

Josu Juaristi. (EITB) Uztailean hiru urte egingo ditu Europako Parlamentuan, eta han izango da hurrengo urteko martxora arte; gero, Ana Miranda galiziarrak (BNG) ordezkatuko du, legegintzaldia amaitu arte. "Konbultsio handiko" legegintzaldia izaten ari dela dio Josu Juaristik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1964): Greziako krisia, errefuxiatuena, brexit-a... Europaren geroaz hausnartzeko, GUE/NGLk —parlamentuan EH Bilduren taldea denak— jardunaldiak antolatu ditu Donostian, ekainaren 6 eta 7rako. Europako gaietan aditua izan ostean, hango erakundeetan aritu. Zer ikusi duzu politikari gisa? Kazetari moduan kontatuko nituzkeen gauza asko. Munstro instituzional bat da parlamentua, eta jakin behar da mugitzen. Eta lortuta ere, erabakigune batzuetara ez duzu sarbiderik. Oso erakunde itxia da: talde txikietan erabakitzen dituzte gauzak, eta erabaki asko sekretuak dira, parlamentuaren eskumenak mugatuz. Zein erabaki, adibidez? Brexit-aren negoziazioa: estatu jakin batzuek negoziatzen dute, baina eskoziarrei eta irlandarrei ere eragiten die, eta Europako herritar guztiei. Horrez gain, Lisboako Itunaren garapena, Europako hauteskunde sistemaren erreforma... Bilera itxietan kozinatzen dira gai asko, eta, parlamentura iristen direnerako, aukerarik ez dago ia ezer egiteko. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide