Ekainaren 10ean Bilbora joateko deia egin du Azkoitiko Gure Esku Dagok

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 29a, 15:48

Konpromiso txartelak eros daitezke herriko hainbat tabernatan. Autobusean joan nahi duenak izena eman dezake.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldi handia egingo du Gure Esku Dagok, datorren ekainaren 10ean, Bilbon. Hain zuzen, galdera ikur erraldoi bat irudikatuko dute milaka lagunek hiriaren erdigunean, eta ekintza horretan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Azkoitiko Gure Esku Dagok herritarrak. Horretarako, aurrez, konpromiso txartela eros daiteke ondorengo tabernetan, bi euroren trukean: Zurten, Latzen, Etxe-Aitzen, Zakelan, Ttakunen, Koxkan eta Deanen. Autobusean joan nahi duenak izena emateko aukera du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide