Anaitasunaren gizonen talde nagusiak Espainiako Hirugarren Mailara igotzeko borrokan jarraitzen du. Azken partida larunbatean jokatuko dute, Elgoibarren, 17:30ean hasita. Anaitasunak herritarrak animatu nahi ditu partida ikustera joatera, eta, horregatik, Elgoibartik itzultzeko autobusak antolatu ditu. Herriko tabernetan eskuratu ahal izango dira Mintxeta futbol zelaitik itzultzeko txartelak, euro baten truke. Osteguneko 22:00ak bitartean erosi ahal izango dira txartelak Dean, Latz eta Ttakun tabernetan.
Partida ikustera joateko ez dute autobusik antolatu, baina klubak jakinarazi duenez,
Lurraldebus autobusak daude eguerdi eta arratsalde partean. 11:55ean, 13:55ean eta 15:55ean pasatuko dira autobusak Azkoititik, Graphics pareko geltokitik. Klubak adierazi du "ahalegin berezia" egingo duela autobus zerbitzu horiek indartzeko.