Enrique Barrenetxea-Arandok eta Anartz Onandiak irabazi dute Azkoitiko Rallysprinta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 21a, 14:05

Azkoitiko IX. Rallysprinta jokatu zuten atzo, eta Enrique Barrenetxea-Arandoren eta Anartz Onandiaren autoa izan zen helmugara iristen lehena, 15:20 denbora eginda. Bigarren postuan, Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola sailkatu ziren (15:29), eta helmugaratzen hirugarrenak errezildarrak izan ziren: hain zuzen, Gurutz Agirretxe eta Egoitz Aiertza (15:50). Laugarren eta bosgarren postuak azpeitiarrek eskuratu zituzten. Ibon Otaegi eta Arantzazu Araneta izan ziren laugarrenak (15:53), eta Iñaki Aiertza eta Joseba Bikendi  bosgarrenak (15:55). Lehen azkoitiarrek, berriz, zazpigarren postua eskuratu zuten: 16:04 denbora egin zuten Iraitz Olariagak eta Oihane Urangak. Azkarate mendateko errepide zaharrean jokatu zuten proba: auto gidariek hiru aldiz osatu zuten Azkoitian hasi eta Elgoibarren bukatu zen 8,3 kilometroko ibilbidea. Guztira, 52 auto gidarik parte hartu zuten lasterketan. Hona hemen atzoko podiumeko irudi batzuk: (Argazkiak: Errebueltie Motor Kluba)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide