Ingelesez pintxo potea egingo dute bihar Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 17a, 18:19

Gaztanenea Formakuntza Zentroak antolatu du jarduera. Parte hartzea irekia da, eta hitzordua 19:00etan jarri dute, Gaztanenean.

Chit chat bar hop edo pintxo potea ingelesez. Horixe da Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza Zentroak biharko –maiatzak 18– proposatzen duena. Lagunartean ingelesean trebatu nahi duen orok har dezake parte ekitaldian. Parte hartzea irekia da, eta hitzordua 19:00etan jarri dute, Gaztanenean. Han elkartuko dira partaideak, eta handik taberna batera joango dira,  solasaldiari bide emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide