Iraetako Baratze Parkean hainbat sail eskuragarri daude

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Iraetako baratzeak. (Ana Abarisketa) Iraetako Baratze Parkean hainbat baratze libre daude; une honetan, bederatzi. Beraz, interesatuta daudenak Ingurumen Sailarekin harremanetan jar daitezke, 943-14 70 10 telefonora deituta edo ingurugiro@zestoa.eus helbidera idatzita. 2013tik Zestoako Udalak 40 baratze dauzka Iraetan herritarrek erabiltzeko prestatua, eta haietako bakoitzak 60 metro koadro ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide