Sutea izan da Azkoitiko Juin kaleko etxebizitza batean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Sutea izan da gaur, astelehena, 20:20ak aldean Azkoitiko Juin kaleko etxebizitza batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, su erauzgailuak hartu du sua, eta etxebizitzaren barruan ziren bi lagun artatu dituzte etxe atarian. Halere, ez dute inor ospitaleratu. Suhiltzaileen kamioiak, Ertzaintza, larrialdi zerbitzuak eta Azkoitiko Udaltzaingoa bertaratu da sutearen tokira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide