Urteroko ohiturari segika, San Isidro jaiak ospatzeko, bazkaria egin dute gaur Beizamako tabernan. Udalak etxe bakoitzeko bizilagun bati ordaindu dio bazkaria, eta gainontzekoek beren patrikatik jarri dute dirua. Guztira, 28 lagun bildu dira, eta giro polita izan da. Orain, eguna giro onean amaitzeko, karta jokuan ari dira hainbat beizamar.
Hona hemen gaurko irudi batzuk:
(Argazkiak: Igone Arruti)
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide