Anaitasunako neskak mailaz igotzeko atarian gelditu dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Atzoko partida irabazi behar zuten Anaitasunako neskek Euskal Ligara igotzeko, eta 3-3 berdindu zuten Ordiziaren aurkako norgehiagoka.

Anaitasunako neskak partidaren amaieran zaleei eskerrak ematen. (Anaitasuna) Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeko nesken lehen taldea mailaz igotzeko atarian gelditu da. Atzo Txerloian jokatu zuten ligako azken partida Ordiziaren aurka, eta 3-3 berdinketarekin bukatu zen norgehiagoka. Anaitasunakoek partida irabazi egin behar zuten Euskal Ligara igotzeko, eta, horrez gain, Arizmendik bere partida ez irabazi. Arizmendiren eta Ostadarren arteko partida ere 3-3 bukatu zen, baina, haien emaitza ez zen nahikoa izan Pedro Galarragak eta Iosu Arozenak gidatzen duen gorrixen taldearentzat. Honako lotura honetan ikus daiteke atzoko partidako argazki bilduma.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide