ARGAZKI BILDUMA: Ibilgailu klasikoen topaketak harrera bikaina jaso du Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 14a, 13:51

Eguraldia lagun, dozenaka ibilgailu elkartu dira gaur, igandea, goiz eta eguerdi partean Azkoitian egin duten VI. Auto Klasikoen Topaketan. Goizean ikusgai izan dira ibilgailuak eliz atarian eta Plaza Berrian, eta Urrestillara joan-etorria egin ostean, toki horietan elkartu dira ibilgailu guztiak berriro ere. Jendetza izan da kalean ibilgailuak ikusten, eta zenbaitek ibilgailu bereziekin argazkiak ateratzeko ere baliatu dute topaketa. Antolatzaileek azaldu dutenez, leku askotako jendea izan da topaketan, hala nola Donostiakoak, Eibarkoak, Bilbokoak, Santurtzikoak eta Bergarakoak. Hona hemen, ibilgailu klasikoen topaketako irudiak: [flickr_set id="72157681890335090"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide