Ane Leux eta Izaroren kontzertuak izango dira maiatzaren 19an, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 12a, 11:30

Elkargunean izango dira emanaldiak, 22:00etan hasita. Zazpi euro ordaindu beharko da sarrera.

Gaztemaniaken eskutik, maiatzaren 19an, ostirala, bi kontzertu izango dira Azkoitiko Elkargunean: Ane Leux eta Izaro. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira, eta sarrera zazpi euro ordaindu beharko da. Gaztemaniak Azkoitikoak eta beste hainbat udalek eta Foru Aldundiak sustatzen duten musika programa da, eskaintza komertzialaren interesgunetik kanpo geratzen diren korronte artistikoetako taldeen kontzertuak antolatzeko. Ane Leux azken bederatzi urteotan Kolonbian bizi izan den Donostiako kantautorea da. Bogotako abesbatza eta tabernetan abesten hasi zen, eta bere lehenengo abestiak Carlos Mendoza gitarra jotzailearekin eta beste kolonbiar musikariekin ekoiztu zituen. Gaur egun, Donostian bizi da, eta John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musika taldeetako partaideekin batera aritzen da taldean. Izarok 2014an hasi zuen ibilbide musikala, eta Om izeneko bere lehen diskoa aurkezten ari da orain. Berarekin lanean diharduten musikariak Iker Lauroba Alonso, Oriol Flores Arisa eta Ane Bastida Saiz dira. Urola Kostako Hitzak Izarori egindako elkarrizketa irakur daiteke lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide