Auto batek 14 urteko nerabe bat harrapatu du Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Juin kalean gertatu da ezbeharra 14:40ak aldean, eta, zauri arinekin, Zumarragako ospitalera eraman dute neska.

Auto batek 14 urteko neska bat harrapatu du gaur, osteguna, 14:40ak aldean, Azkoitiko Juin kalean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, nerabea, zauri arinekin, Zumarragako ospitalera eraman dute. Ertzaintzaren arabera, gorputzean eta orkatilean zituen kolpeak neskak.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide