VI. Ibilgailu Klasikoen Topaketa egingo dute igandean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Goizean, paseoa egingo dute autoek Urrestilla aldera, eta, bazkalostean, hainbat zozketa izango dira.

(Argazkia: Ane Olaizola) VI. Ibilgailu Klasikoen Topaketa egingo dute igandean, Azkoitian. 09:00etan hasiko dira autoak Plaza Berrira iristen, eta 11:00-11:30 inguruan, Urrestillara abiatuko dira. Handik Azkoitira itzuliko dira: Santa Kutz igoko dute; gero, San Jose egoitzara joango dira; handik igerileku ingurura igaroko dira; eta, Julio Urkixotik pasatzean, berriro Plaza Berria iritsiko dira. 14:30ean Orbela tabernara joango dira guztiak bazkaltzera. Arratsaldean, berriz, hainbat zozketa egingo dituzte. 17:00-18:00ak inguruan, otarra bat zozketatuko dute, Plaza Berrian. Orduan amaituko dira eguneko ekitaldiak. Antolatzaileek azaldu dutenez, leku askotako jendea joango da topaketara: Donostia, Eibar, Bilbo, Santurtzi, Bergara... Iaz ehun auto inguruk parte hartu zuten topaketan, eta, aurten, kopuru hori gainditu nahi dute antolatzaileek.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide